KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBARRUALDEGALDAKAO ESIrako zenbait osasunmaterial hornitzeko esparruakordioa
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 196_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/11/10
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Esparru-akordioa; denbora-muga: bost urteko gehieneko epea ezartzen da, lau urteko epe orokorra zergatik gainditzen den azaldu gabe, eta hori ez dator bat oinarritutako kontratuaren iraupenarekin. Esleipen-irizpideak: botere esleitzaileak kontratua libreki esleitzeko duen ahalmena mugatzen ez duen irizpidea; eskaintzen alderdiak ez dira ekonomikoki onuragarritzat joko, gardentasun-printzipioa, eta irizpide hori atalase baztertzaile baten parte da; esleipen-irizpideak plantillan dauden langileen ehunekoa balioesten du, kontratuaren xedearekin loturarik ez izatea, enpresaren antolamendu orokorraren ezaugarria; esleipen-irizpideak hautatzeko motibaziorik eza, eta irregulartasun formal horrek ez du eragotzi errekurtso oinarriduna aurkeztea. Unitateko prezioak biribiltzeko araua, botere esleitzailearen diskrezionalitatea, oro har trafiko juridikoan eta merkataritza-trafikoan ezagutzen den araua, klausula ez da anbiguoa eta pleguek ez dute zertan zehatzak izan. Ebazpenaren ondorioak: esleipen-irizpide bat baliogabetzeak esleipen-prozedura bertan behera uztea dakar.


