KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago).
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 206_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/12/20
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta aurkaratzeko arrazoien aniztasunagatik. Langileen subrogazioa: subrogazioari buruzko hitzarmenaren klausulak ez dio garraio bereziari eragiten. Hizkuntza-betearazpenaren baldintza: betekizun justifikatua eta proportzionatua, euskara erabiltzeko neurriak botere esleitzailearen barne-funtzionamenduan. Gidatze eraginkorrari buruzko prestakuntza baloratzen duen esleipen-irizpidea: kontratua gauzatzen duten langileen kualifikazioa esleipen-irizpide gisa erabil daiteke, baldin eta prestazioaren kalitatea erabakigarria bada, onartzeko baldintza ez bada, langileei prestakuntza ematen dieten enpresa gutxi egoteak garrantzirik ez badu, irizpidea ez da zehaztu, botere esleitzaileak behar bezala argitu duelako. Kontratua gauzatuko duten langileen esperientzia: klausula kontraesankorrak, okerra deuseztatu behar da, gardentasun-printzipioa. Erreserbako ibilgailua lehentasunezkotzat beste lote batean aurkezteko debekua: ez dago lurralde-bereizkeriarik, ezin da eskatu erabaki diskrezionalak aldatu gabe gera daitezen, inguruabar zehatzak gorabehera. Lizitazio-aurrekontua: doktrina orokorra; ez da alegatzen aurrekontua edo tarifak nahikoak ez direla eta horrek kontratua behar bezala gauzatzea edo konkurrentzia nahikoa izatea galarazten duela; ezin da eskatu aurrekontua osatzen duten kontzeptu guzti-guztien banakatze espezifikorik, errekurtsogilearen arabera, zeharkako kostuen partidan, arrisku-printzipioan eta benturan ager daitezkeen kostuak.


