KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuDonostiako Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan aritzeko zerbitzuak, finantza-kontroleko jarduketak egiteko (1. eta 2. loteak), bai eta noizean behin elkarrekin kontratatzeko ere merkataritza-legeriaren arabera auditoretza egitera behartuta dauden erakundeen kontu-auditoretzako zerbitzuak (3. lotea).
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 208_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/11/11
- Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Baztertzea. Eskaintza ezin da telematikoki bidali: aurkaratu daitekeen egintza bat da. Doktrina orokorra; hainbat lote dituzten kontratuetarako eskaintzak izapidetzeko moduari buruzko informazioa ez da eskuragarria, ezta gardena ere; ez dago lizitatzailearen diligentzia faltarik; eskaintza ordezteko edo zuzentzeko eskaera epe barruan egin zen, eta plataformaren barne-inguruabarrak ez dira denek ezagutzen. Ebazpenaren ondorioak: esleipen-prozedura ezeztatu egin behar da, ezin baita esleipen-irizpide automatikoen eta balio-judizioaren mendeko irizpideen ebaluazio bereizia bermatzen duen atzeraeraginik izan.


