Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzan Berritzeko, Gaitzeko eta Ezagutza Kudeatzeko Zentroaren (B Center) plataforma teknologikoa garatzea.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 215_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/11/20
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa: errekurtsogileak puntuazio hobea eskatzen du, esleipendun izateko. Espedienterako sarbidea errekurtso-bidean: ez dago jasota zertan izan daitekeen erabilgarria baliabidea osatzeko sarbidea, errekurtsoa oso oinarritua dago, ezin da alegatu defentsa-gabeziarik. Motibazioa eta diskrezionalitate teknikoa: doktrina orokorra; errekurtsogilearen balorazioan akats bat dago, eta ezin da lortu beste bati abantaila ematen dion eskaintza batek azken horrek baino puntuazio txikiagoa lortzea; ezin da onartu botere esleitzailearen balorazio alternatiboa, diskrezionalitate teknikoaren erabilera zuzena (proposamenaren elementu esanguratsuenak hautatzeko ahalmena barne hartzen duena). Ebazpenaren ondorioak: ezin da errekurtsoa baietsi, antzemandako irregulartasuna zuzentzea ez litzateke nahikoa izango errekurtsogilea esleipendun izateko.