Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Gasteizko zirkulazioaren inguruko informazioa jasotzeko eta hura kontrolatzeko sistemen kudeaketa lanak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 24_2016
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2016/03/02
  • Esleitzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Iragarkia eta pleguak. Kaudimena: kaudimen-irizpidea ez da lizitatzailearen ezaugarriei buruzkoa, produktuaren preskripzio teknikoei buruzkoa baizik; Lizitatzaileak fabrikatzaile behar du izan eta ikertzeko eta garatzeko baliabideak eduki behar ditu, proportzionalitasun falta, lehia askearen printzipioa; erabateko desadostasuna kaudimen baldintzen eta sailkapenaren artean; berdintasunaren printzipioa; kaudimenaren gutxieneko atalase-maila ez da zehaztu; kalitate ziurtagiri batzuk eskatzen dira eta ezin dira beste batzuek aurkeztu nahiz eta antzekoak izan. Esleipen irizpideak; ez da frogatu irizipidea aurreko zerbitzu emailearen mesedetan jarri denik, ezta beste enpresek bere eskeintza egiteko ere nahiko informazioa ez dutenik. Gainera, botere esleitzaileak informazio osagarria eskeintzen du horrela eskatzen bazaio; Kontratua egiteko lizitatzaileen gaitasunari lotutako irizpideak behar dute izan eta ez eskaintzari lotutakoak. Horiek kaudimen teknikoari dagozkio. Lizitazioa indargabetzea.