Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Segurtasun Sailaren telekomunikazio-sarea mantentzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 26_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/02/15
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa, errekurtsogilearena baino hobeto sailkatutako eskaintza guztiak baztertzea eskatzen duen errekurtsogilearena (horrek kontratua esleitzea ekarriko lioke) eta prozedura ezereztea eskatzen duen errekurtsogilearena (horrek beste prozedura bat izapidetzea ekarriko luke, eta beste proposamen bat aurkeztu ahal izango luke). Espedientea errekurtso-bidean eskuratzea: doktrina orokorra; eskaera hori ez da errekurtsoa osatzeko premian oinarritzen, eskaintzaren akatsen susmo espekulatiboan baizik, eta susmatutako legezkontrakotasuna ez da hori (errekurtsogilearen plantillako beste enpresa batek aurkeztea). Eskaintza anormalki baxua: ezin da ikusi eskaintza bat bideraezina denik SPKLren 149. artikuluan aurreikusitakoaz bestelako prozedura baten bidez. Zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; ez dago jasota zer kalte eragin dion errekurtsogileari zeharka aurkaratutako klausulak, arduratsua ez den lizitatzaileak, zeharkako errekurtsoaren doktrinaren babesik merezi ez duena; berdintasunari buruzko konstituzio-printzipioaren eta SPKLren tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren arteko aldea, eta horrek baliogabetasunean duen ondorioa. Eskaintza integratzailea eta lote guztietarako eskaintza, aldea.