Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Etxeko animaliak (txakurrak eta katuak) jaso, lekualdatu, ostatatu eta zaintzeko eta kaleko katuen koloniak kudeatzeko zerbitzu integrala

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 27_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/02/17
  • Esleitzailea: Basauriko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Arrazoitzea eta diskrezionalitatea: irizpide subjektiboak ez dira nahitaez aplikatu behar baremo matematiko edo proportzionalekin, haien funts partzialki arautuak proposamena kualitatiboki aztertzeko gaitasuna ematen duenean; errekurtsogileak botere esleitzailearen diskrezionalitatearen ordez berea erabili nahi du, baloratu beharreko materialaren hautaketari eta ebaluazio-metodoari dagokienez. Formula bidez ebaluatu beharreko esleipen-irizpidea, behar ez bezala aplikatuta. Eskaintza anormalki baxua; botere esleitzailearen diskrezionalitatea behar bezala gauzatutako anormaltasuna baloratzeko eta errekurtsoak gezurtatu ez dituen arrazoizko hipotesiak oinarritzeko. Ebazpenaren ondorioak: ez da bidezkoa atzeraeragina, esleipenaren emaitza ez litzatekeelako aldatuko, deuseztasunaren teoriaren aplikazio moderatua.