Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Eusko Legebiltzarreko eraikuntza eta garajeetako energia elektrikoaren horniketa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 33_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/02/11
  • Esleitzailea: Legebiltzarra

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguen aurkako errekurtsoa aurkezteko epe zenbaketa, lizitazioa Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar denean, Plataforman argitaratu ostekoa denean. Gaitasun-eskakizun gisa, lizitatzaileei exijitu zaie egiazta dezatela % 100eko jatorri berriztagarria duen elektrizitateaz hornitzen dutela, "A" etiketaren bidez; "A" etiketaren izaera eta irismena; baldintza eta baldintza egiaztatzeko frogabiarean arteko inkoherentzia; A etiketa ez da ingurumen-kudeaketa ziurtagiri bat eta ez da egokia gaitasun teknikoa frogatzeko, salmenten osoko magnitudeak baztertzen ditu; ez da gaikuntza teknikoaren bidezko frogabidea, ez delako erregulazio harmonizatupeko kontratu bat eta ez dagoelako berariaz jasota SKPLTBan, baldintza betetzen duten enpresa gaituen diskriminazioa, berdintasuna eta lehia askea babesteko printzipioak. A etiketa Kontratua gauzatzeko baldintza berezi bezala; kontratuaren xedearekin lotura falta. Lizitazioa ezereztea, nahia asetzeko beharrezkoa.