KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEtxebizitza-politika ebaluatzeko laguntza teknikoa 2022-2023
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 35_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/02/22
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Kaudimena: aurreko antzeko lanen bidez egiaztatzea; antzekotasuna ezin da mugatu kontratuaren xedearen alderdi oso espezifikoetara, lehia eta sarbide askea bidegabe mugatzea ekarriko lukeelako; gardentasun-printzipioak eskatzen du botere adjudikatzaileak pleguen interpretazio berari eustea prozedura osoan zehar. Fede txarra edo ausarkeria errekurtsoa jartzean: errekurtsoak aurreko errekurtso batean planteatutako argudioak errepikatzen ditu, botere esleitzaileak zuzen exekutatu du KEAOren ebazpen bat, baina hartutako konponbidea ez zen unibokoa, balioespen-marjina baten araberakoa baitzen.


