KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuGernika-Lumoko Udalerriko bide publikoaren espaloiak, plazak eta oinezkoentzako eta ibilgailu guneak eta baita elementu estrukturalak eta apaintzekoak ere mantendu, kontserbatu eta konpontzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 40_2017
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2017/03/23
- Esleitzailea: Gernika-Lumoko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Prezioa zehazteko justifikazioa; ez du eskatzen justifikazio-memoriarik. Esleipen prozedura: prozedura irekiaren aukeraketa ez da justifikatzen; garrantzitsua. Esleipenerako irizpideak: aukeraketaren justifikazioa falta da, garrantzisua; irizpide orokorrak edo zehaztugabeak; osasun eta segurtasun irizpidea, onargarria; gauzatuko den kontratua udalerrian ezartzeko plana, lurralde-errotzea, onartezina; lan egutegia, onargarria; makinariaren deskribapena,kaudimenari dagokionez, onartezina; eskaintzaren "argitasuna, zehaztasuna eta murriztasuna", onartezina, ez du kontratuaren helburuarekin loturarik; prezioa baloratzeko formulak ez ditu muga batetik aurrera beherapenak baloratzen, onartezina. Kontratuaren indarraldia: kontratu berriaren esleipena egin arte epea luzatzea ahalbideratzen duen klausula, onartezina. Kontratua ezeztatua.


