KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEuskal Herriko Unibertsitateko zentroak eta eraikinak garbitzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 40_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/03/02
- Esleitzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: enpresa-erakundeen legitimazio aktiboa ez da mugatzen Langileen Estatutuaren arabera "ordezkagarrienak" direnetara. Kontratuaren aurrekontua merkatura egokitzea: doktrina orokorra; botere esleitzaileak erabilitako aurrekontua kalkulatzeko metodoa onargarria da, eta errekurtsogileak ez du kuantifikatzen errekurritutako aurrekontuarekin duen desadostasunaren zenbatekoa; "deslotura-kostuak" ez dira aurrekontuan sartu behar; ezin da aurrekontuan sartu hura egiteko unean indarrean ez dauden hitzarmen kolektiboen kostua; Hitzarmen Kolektiboak alderdi sinatzaileen akordio berriak eskatzen dituzten urteko gehikuntzen erreferentzia-sistema ezartzen du; botere esleitzailea ez da Hitzarmen Kolektiboaren zati, nahiz eta haren eremu objektiboa haren mende dauden ikastetxeei erreferentzia eginez finkatu. Botere adjudikatzailearen diskrezionalitate teknikoa kontratuaren xedea taxutzeko: doktrina orokorra; zerbitzua emateko gutxieneko ordu-kopuru bat ezartzea eta ez betetzeagatik ordainketak erregularizatzea ez dira Zuzenbidearen aurkakoak; zerbitzu-kontratua emaitza-prestazio gisa edo jarduera garatzeko prestazio gisa konfigura daiteke, edo bi modalitateak konbinatuz.


