KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEtxez etxeko laguntza-zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 44_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/03/13
- Esleitzailea: Vitoria-Gasteizko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Motibazioa eta diskrezionalitatea: doktrina orokorra: esleipenak botere esleitzailea babesten duen diskrezionalitate teknikoaren mugak errespetatzen ditu balio-judizioari lotutako esleipen-irizpideak aplikatzeko, txosten teknikoko atal jakin batzuen hautaketa interesatua bere testuingurutik isolatuta; tratu-berdintasunaren printzipioak eragozten du balorazio bera duten bi eskaintzek puntuazio desberdinak lortzea. KEAOren ebazpenaren ondorioak: hautemandako arau-hausteak ez du garrantzirik esleipena aldatzeko, ez da bidezkoa esleipena baliogabetzea, azken emaitza ez litzatekeelako aldatuko. Errekurtsoa jartzeko fede txarra edo ausarkeria: ezin da zehapenik ezarri, errekurtsoa ezetsi egin da, baina onartu egin da arrazoietako bat.


