KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuGestión Externa de los Residuos Sanitarios en los Centros Asistenciales de Osakidetza
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 50_2018
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2018/04/13
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Adjudikazioa. Adjudikazio-prozeduraren erabateko deuseztasuna, EBAOn eta BOEn argitaratu ez izanagatik; ez dago omisio oso eta absoluturik, argitaratutako informazioaren irismena eztabaidatzen da; ez zaio kalterik egin eskaintza aurkeztu duen errekurtsogileari, legitimazio aktiborik eza. Kanpoan uztea: klausula iluna, «zeharkako errekurtsoa»: ez dagokio, hitzarmena argia delako. Eskaintza integratuak: ez dira onargarriak pleguak ez baditu onartzen, akats ezin zuzenduzkoa. Legitimazio aktiboa: kanpoan behar bezala utzitako lizitatzaileak ez dauka legitimaziorik adjudikazio-irizpideen balorazioa aurkaratzeko, ez dago interes nabarmenik, ez duelako lortuko prozedura hutsaren deklarazioa. Fede gaiztoa edo ausarkeria: ez dagokio, argudio juridikoak daude eta ez dago jasota adjudikazioa atzeratzeko borondaterik dagoenik


