KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuMUTRIKUKO PORTUKO LEHENGO KOFRADIAKO ERAINIKNA GIRGAITZEKO PROIEKTUA
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 50_2020
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2020/03/05
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Kontratuaren xedea: obra-kontratu bat lizitatzeko oinarri izan behar duen eraikuntza-proiektu bat idaztea, botere esleitzaileak eraikinaren funtzioa zehaztu gabe; bost aukera daude, eta lizitatzaileak prezio bakarra eta exekuzio-epe bakarra eskaini behar ditu; kontratuaren xedea finkatzeko diskrezionalitatearen mugak; ase nahi den beharra aldez aurretik ez zehaztea; kontratuaren xedea ez zehaztea. Esleipen-prozedura osoari (preskripzio teknikoak, esleipen-irizpideak, gauzatzeko epea eta eskaintzak aurkezteko arauak), kontratua betetzea alderdietako baten nahierara uzteko ezintasunari eta kontratuaren xedea ondorengo jarraibideen mende egoteari. Esleipendunak bere gain hartu behar dituen kostuak dituen kontratu-betebeharra, ez da neurriz kanpokoa, kontratuaren xedeari lotuta dago eta kostuen banakapenean sartzen da. Formula bidez ebaluatu beharreko esleipen-irizpidea: botere esleitzailearen diskrezionalitatea hura mugatzeko, ez da legezko arau-hausterik egiaztatzen. Lizitazioa ezeztatzea, kontratuaren xedea zehaztugabea izateak betebeharren eduki osoa, preskripzio teknikoak eta esleipen-irizpideak barne hartzen dituelako.


