KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOinarrizko Akordioaren ekipamendu informatikoaren hornitzaleak hautatzeko
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 52_2017
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2017/04/27
- Esleitzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Esleipen irizpideak: hornitutakotako produktuen "marka-presentzia" eta I+G+B inbertsioa baloratzen dituzten irizpideak; Ez dago kontratuaren xedearekin eta eskaintza merkeenaren printzipioarekin loturarik; lehia librearen, tratu berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa; "Espainian prestakuntzarako eta ziurtapen teknikorako kanal ofiziala " izatea baloratzen duen irizpidea; eskaintza merkeenaren eta proportzionaltasunaren printzipioak, Preskripzio Teknikoen Pleguan kontsignazio desegokia; itxuraz matematikoak izan arren elementu diskrezionalak dituzten irizpideak; irizpideen balorazioa kontrastatu gabe dagoen hirugarren baten datuen araberakoa; esparru-akordio batean adjudikazio irizpideen aplikazioaren ondorio den emaitza diskrezionalki aldatzeko aukera dago fabrikatzaile desberdinen produktuak eskaintzen dituzten lizitatzaileen onurarako. Preskripzio teknikoak: ekipamendu informatikoak sistema eragile jakin batzuetarako ziurtagiria izatera behartzen duen klausula; neurriz kanpoko muga, bateragarritasuna eskatzearekin nahikoa baita. Kontratua behin behinean ezeztatzeko eta beste prozedura edo eskuratze batzuk deitzeko eskubidearen erreserba; Preskripzio Teknikoen Pleguan jasota egon ezin den edukia, ezin da kontratu betetzea mugarik gabe botere esleitzailearen esku egon, tratu berdintasunaren eta gardentasunaren printzipioak; esparru akordioak ez dakar konpromiso esklusiborik, erosketa zentralizatuarekiko desberdin. Lizitazioaren ezeztapena.


