Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Datuak partekatzeko eta mantentze-lanak kudeatzeko sistema hobetzeko plataformaren zerbitzua (GMAO), Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 54_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/03/28
  • Esleitzailea: Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baztertzea. Espedientea errekurtso bidez eskuratzea: doktrina orokorra, eskaintzak baloratzeko txosten teknikoa behar bezala arrazoituta dago, errekurtsoa oinarritua dago, espedientea eskuratzeko lekualdaketa eskatzea ez da arbitrarioa, joan-etorrien kostuak errekurtsogileak merkatuan egin ohi duen jardueraren parte dira, botere adjudikatzailearen erabakia ez da arbitrarioa, gardentasun printzipioa, konfidentzialtasuna, bidegabeko dibulgazio-arriskuak edo dokumentuen manipulazioa, ez dago defentsa-gabezia materialik. Balio-judizioaren mendeko esleipen-irizpideak aplikatzeko arrazoiak eta diskrezionalitatea: doktrina orokorra, diskrezionalitate teknikoa zuzen erabiltzea, esleipen-irizpideak aplikatzeko eskaintzen arteko konparazioa behar da, ezin zaie pleguetan ezarritako eskaintzaren hedadura-mugei egotzi lortutako puntuazio txikia, lizitatzailea da bere eskaintza egiteko arduraduna. Ez da onartu behar lizitazioa esleitu gabe uzteko adierazpena baliogabetzeko eskaera; izan ere, bazterketaren aurkako alegazioak atzera bota ondoren, hura onartzeak egoera okerragoan jarriko luke errekurtsogilea.