KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuServicio de limpieza de la red de salud mental de Bizkaia
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 72_2016
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2016/06/15
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleitzea. Errekurtsoaren prozeduran eskatutako espedienterako sarrera; ez du sarbiderik izan; Kontratazio Organoari eskatutako sarrera ezetsia izan baitzen, eskatzailearen arreta-falta, sarrerak soilik errekurtso-zioak mugatzeko balioko luke eta ez zabaltzeko. Dokumetazio teknikoa: pleguetan agertzen diren konpromiso zehatzak onartutzat ematen dira, ez dago zehazki azaltzeko beharrik. Preskripzio teknikoen pleguan ezin dira proposamen edukiak azaldu, ez baita horretarako lekua; Motibazioa: diskrezionalitate teknikoa, ezin daiteke baieztapen generikorik onartu, esleitze irizpideak ez direla zuzenak esanez. Legezko interesa: esleitzea ezinezkoa bada, zerrendan aurretik dauden bi lizitatzaileetatik bat kanpoan uztea onartzen ez delako edo puntu gutxiago lortu dituelako, ez da beharrezko beste enpresaren eskaintza aztertzea, izan ere, errekurtsogileak ezin baitu kontratua lortu eta bere legezko interesa galtzen du errekurtsoan.


