Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua. Epea: Kontratuaren formalizaziotik 2018-2019 ikasturtea bukatu arte.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 77_2017
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2017/06/30
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Pleguak. Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) ez du eskumenik epai baten exekuzioari buruz erabakitzeko. Gauza epaitu administratiboa: ezin dira onartu helburu bera zuten aurreko pleguen kontra alega zitezkeen edo alegatu ziren baina atzera bota ziren aurkaratzeko arrazoiak. Kontratuaren prezioa: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak ez du kontratuaren kostuei buruzko azterketa ekonomiko bat egotea eskatzen; eskatzen den bakarra prezioa merkatuaren araberakoa izatea da; errekurtsogileari dagokio egiaztatzea mandatu hori ez dela bete. Ezohiko eskaintzak edo neurriz kanpokoak: errekurtsoak ez du egiaztatzen pleguetan ezarritako formulak arau-hausteren bat duenik. Kaudimena: ezin da alegatu, kontratuari bitartekoak atxikitzeko konpromisoaren kontra, zaila dela errekurtsogilearentzat hori betetzea. Presako prozedura: justifikatutzat jotzen da, eta izapidea koherentea da harekin.