Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Bilbao Basurto ESIrako janarizerbitzua eta kafetegien eta vendingaren ustiapena

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 77_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/04/26
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Errekurtso bereziari lotutako kontratua: kontratu mistoa da, eta ez du zehazten zer kontraturi dagozkion haren xedea osatzen duten prestazioak, eta ez du adierazten zein den SPKLren 18. artikuluaren arabera aplikatu beharreko araubide juridikoa; balio zenbatetsiaren zenbatekoa kontratu-mota guztiena baino handiagoa da, eta baliabide bereziaren eremuan sartzen da. Dietista-nutrizionista graduatuen edo unibertsitateko diplomadunen titulazioa: ez dago lanbide bat titulazio bakarrerako erreserbatuta, ez da titulazio egoki bakarra, tituludun horien lankidetzarekin edo gainbegiratzearekin (hala badagokio) egokiak diren beste tiulazio batzuk ere badaude. Pleguen aipamena zuzena da: "dietetikan eta nutrizioan prestakuntza egokia duten langileak". Kontratuaren xedea: pleguek eduki jakin batzuk jasotzen dituztela berrestea, botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea kontratuaren xedea konfiguratzeko, indarrean dagoen legelarazioan jada agertzen ez diren terminoen pleguek erabiltzea, baldintza-agiriek kontrataturiko jardueraren lege-eskakizunak erreproduzitzera mugatzen dira, eta betekizun horiek nahitaezko indarra dute, kontratu-dokumentuen edukia edozein dela ere, ezartzen dituen legeria sektorialaren arabera.