KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuLagundutako pedalezko bizikleten mailegu zerbitzua - BILBON BIZI
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 79_2018
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2018/06/21
- Esleitzailea: Bilbaoko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Adjudikazioa. Eskaintzak: kontratuei buruzko araudiak ez du eskatzen proposamenek berariaz eta xehe-xehe adieraztea bere gain hartuko dutela kontratuko betebehar guztien kostua, ez eta lizitatzailearen betebehar orokorren kostua edo kontratuaren oreka ekonomikoan eragina duten gorabeheren kostua ere. Aditzera ematen du zer alde dagoen eskaintzaren gutxieneko edukien (ez dira preskripzio teknikoen pleguan agertu behar) eta kontratista izango denak bere gain hartu beharko dituen betebeharren artean; eskaintza aurkezteak adierazten du pleguak onartzen direla, eta ez da horren inguruko adierazpen osagarririk behar, pleguek eskatzen ez badute, behintzat; ezohikoa dela susmatzen den eskaintza bat justifikatzeko dokumentazioa ez dago eskaintzaren barruan; ustez lan-legedia ez betetzea


