Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eraikin batzuetako segurtasun- eta zaintza-zerbitzua eta zerbitzu osagarriak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 79_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/04/25
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Kontratatzeko debekuak: Berdintasun-plana; adjudikaziodunak berdintasun-planik ez duela alegatzen da, baina ez da egiaztatzen; soilik adierazten da erakunde sindikal batek eman ziola horren berri botere esleitzaileari (eta hori ere ez du egiaztatzen); froga-karga; ez dira nahikoa usteak edo susmoak; adjudikaziodunak egiaztatu zuen berdintasun-plan bat izateko betebeharra bete zuela, eskatutakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpenaren egiazkotasun-presuntzioa. Fede txarra edo ausarkeria: zehapena bidezkoa da, gutxieneko mailan, errekurtsoak ez du inolako froga-ahaleginik (kontratazio publikoko ohiko operadore bati eska dakiokeena).