KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuCONTRATACION DE LOS SERVICIOS DE PRE-RECOGIDA, RECOGIDA Y TRANSPORTE DE LOS RESIDUOS URBANOS GENERADOS EN LOS MUNICIPIOS MIEMBRROS DE LA MANCOMUNIDAD LEA ARTIBAI.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 80_2017
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2017/07/10
- Esleitzailea: Lea-Artibai Amankomunazgoa
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Errekurtsoaren xedea: errekurtso bereziaren xedearen esparruan, zerbitzu-kontratu bat sartzen da, akatsez administrazio-kontratu berezi bezala kalifikatua; KEAOk kontratuaren izaera juridikoa birkalifikatu du, haren berezko eskumena zehazteko; kontratuaren kategoria Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren II. Eranskinean dago. Kontratazio-mahaia: ezin da aurkaratu, esleipena dela eta, mahaiaren osaera arautzen duen pleguen klausula, fede oneko eta egintzei berei atxikitzeko printzipioak; ezin da zeharkako errekurtsorik jarri. Aldaerak: kontraesana onartuta dauden edo ez adierazten den pleguetan; ez du garrantzirik, errekurtsogilea ez bailitzateke esleipenduna inongo kasutan, legitimazio aktiborik eza, ez dago interes ukigarririk; ezin da zeharkako errekurtsorik jarri, ez baitago bi klausula kontraesankorretako baten aplikazio arbitrariorik eta kaltegarririk


