KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuGasteizko Udaleko Udaltzaingoa hamabost ibilgailuz hornitzea, renting bidez
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 83_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/05/16
- Esleitzailea: Vitoria-Gasteizko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Beste lizitatzaile bat onartzea. Aurkara daitekeen egintza: beste lizitatzaile baten eskaintza isilbidez onartzea. Espedienterako sarbidea: doktrina orokorra; errekurtsogileak partzialki eskuratu zuen espedientea, eta horri esker, oinarrituriko errekurtso bat plantatu ahal izan zuen, sartzeko eskaera orokorra, ez da zehazten zer dokumentaziotara jo nahi den. Eskaintza aurkezteko epea; aurkeztutako proposamena baliozkoa da aurkezteko epea etenda zegoenean eta aurkezteko beste epe bat ezarri baino lehen, epea etetea berme bat da lizitatzaileentzat, eta ezin die kalterik egin; epea preklusiboa izateak ez die zabaltzen epea etenda baina agortu gabe aurkeztutako eskaintzei, prozedura-izapideei, eskaintza garaiz aurkezteak ez dio abantailarik ematen eskaintza egin zuen lizitatzaileari, ezta gainerako lizitatzaileei ere. EKAB: doktrina orokorra, EKAB osorik ez aurkeztea akats formal zuzengarria da, lizitatzailearen borondatearen argitasuna. Kontratazio Mahaiaren akta baten hutsen zuzenketa: akats materialak ez du iritzi juridikorik behar, eta espedientetik ondorioztatzen denez, ezin da baliatu Mahaiko akats material bat lehiakide bat ezabatzeko.


