Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Recogida, transporte y eliminación de desechos hospitalarios

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 84_2017
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2017/07/24
  • Esleitzailea: Osakidetza

Laburpena

Pleguak. Xede berarekin aurreko lizitazioa zuzendu zuten pleguen edukia asko aldatzen duten pleguak, kontratua konfiguratzeko botere esleitzailearen diskrezionalitatea. Esleitzeko irizpideak: hondakinak kudeatzen dituen instalazioaren hurbiltasuna, hurbiltasun-printzipioa bermatzeko hondakinen lekualdaketak mugatzen dituzten neurrien legezkotasuna, proportzionaltasuna; lortu behar den puntuazioari buruzko zalantza ezabatzen duen eta lizitatzeko prezioaren deskontua handitu ahala (lehia askea) puntuazioa txikitzen duen prezioa baloratzeko formula. Preskripzio teknikoak: onartzeko irizpide gisa, lizitatzaileari berariazko administrazio-baimen bat eskatzea arau aplikagarriak eskatzailearen aurretiko jakinarazpena nahikotzat jotzen duenean, irispide eta lehiaren librearen printzipioak. Kontratuaren prezioa: ez da egiaztatzen botere esleitzaileak ezarritako prezioa zuzena ez denik, prezioa aurreko lizitazioko eskaintzetako edozeinetakoa baino handiagoa dela alegatzen da bakarrik. Prozedura ezereztea.