KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBarualdeGaldakao ESIko garbiketa eta desinfekzio zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 84_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/05/09
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Botere esleitzaileak eragile ekonomiko baten kontsultari emandako erantzuna. Aurkaratu daitekeen egintza: "kontratazioaren agiria", "dokumentu gehigarriak" kontzeptu zabala, konfiantza legitimoaren printzipioa, pleguen araberako erantzunaren izaera loteslea, 1989/665/EEE Zuzentarauaren ondorio baliagarria. Errekurtsoa jartzeko epea: ezin da onartu errekurtsoa epez kanpokoa dela dioen alegazioa, aurkaratutako erantzunak ez dituelako aldatzen bere garaian errekurritu ez ziren pleguak, eta erantzunak baldintza-agiriak berritzen dituen ala ez zehaztea funtsezko kontua delako. Langileen subrogazioa: botere esleitzailea informazioaren transmisioan bitartekari gisa jardutera mugatzen da, aurreko zerbitzu-emailearen erantzukizuna eta subrogazio-eskubidea duten langileen zerrendak ematen dituena, errekurtsogileak ez du zalantzan jartzen emandako informazioa, subrogazio-eskubidea duten langileen kopuruan izandako aldaketek ez diote eragiten baldintza-agirietan ezarritako lizitaziorako oinarrizko aurrekontuari, subrogazio-eskubidea duten plantillaren eta baldintza-agiriek kontratu-prestazioa gauzatzeko eskatzen duten plantillaren arteko aldea, kontratazio-organoak luzatu egin du eskaintzak aurkezteko epea.


