KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuGorputz eta kirol jardueren eta uretako salbamendu eta sorospen-zerbitzuen prestazioa
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 86_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/05/24
- Esleitzailea: Ermuako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Adjudikazioa. Aurkaratu daitekeen egintza: errekurtsoa berezia da, nahiz eta berariaz aurkaratzeko asmorik ez izan; aurkaratutako egintza deuseztatua da, eta eduki bereko beste batekin ordezten da, baliozkotu dezan. Errekurtso bereziaren bideko espedienterako sarbidea: doktrina orokorra; fede onaren aurkakoa da errekurtsogileak konfidentzialtzat jo duenaren baliokidea den lehiakide baten informazioa eskuratu nahi izatea, aurkaratutako egintza behar bezala arrazoituta dago eta errekurtso berezia jartzeko aukera ematen du. Errekurtso bereziaren ebazpenaren ondorioak: KEAOren aurreko ebazpen batek ez zuen eragozten plegu batzuk idaztea esleipen-irizpideak aldatuz, esleipen-prozedura ezeztatu zelako. Gardentasunaren printzipioa: pleguak ez dira ilunak eduki osoaren baterako interpretazioan; errekurtsogileak ez zuen azalpenik eskatu eta zuzen interpretatu zituen kontratu-dokumentuak. Tratu-berdintasunaren printzipioa: aurreko adjudikaziodunaren abantaila, errekurtsogileak ez du frogatzen legez kanpoko abantailarik dagoenik, ez dago jasota aurreko adjudikaziodunaren aldeko kontratu-egiturarik, ezta hark proposamena egiteko informazio erreserbatu erabilgarririk duenik ere. Diskrezionalitate teknikoa: ariketa zuzena, bere funts arautua errespetatzen da, motibazio zuzena.


