KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOsakidetzan IKT proiektuak kudeatzeko bulego teknikoa kontratatzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 86_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/05/10
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek du. Sindikatu horrek alegatzen du baldintza-agiriek urratu egiten dituztela zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak, eta botere adjudikatzaileak bere langileak dituela kontratu-prestazioa gauzatzeko. Aurkaratutako baldintza-agiriak KEAOren ebazpen bat betearaztearen ondorio dira, aurreko errekurtsoko argudio berberak errepikatzen dira, ez da alegatzen ebazpena oker exekutatuta dagoenik, uzia bera da eta kontratu-klausulak funtsean berdinak dira; errekurtso bereziaren bidean ezin dira errepikatu jada ebatzita dauden gaiak, "gauza administratibo epaitua", KEAOren ebazpena administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin da jarri. Fede txarra edo ausarkeria errekurtsoa jartzean: atzera botatako argudioak errepikatzea, aurreko ebazpena betearaztea ez eztabaidatzea, errekurtsogilea abokatu kolegiatu batek ordezkatzea, errekurtsogileak KEAOren gaien zamaren berri izatea.


