Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Sopelako Udalaren toki-garapeneko arloarekin (merkataritza, turismoa, enplegua eta sustapen ekonomikoa) aholkularitza, laguntza teknikoa eta lankidetza emateko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 86_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/05/14
  • Esleitzailea: Sopelanako Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazioa: sindikatu-erakunde batek du, pertsona jakin bat kaltetzen duten klausulak aurkaratzeko, baldintza-agirietan ezarritako hizkuntza-eskakizunen eraginpeko subrogagarria baita. Langileen subrogazioa: pleguak ez dira subrogazioaren iturria, eta legez edo hitzarmenez ezarritako betebeharra islatzera mugatzen dira; botere adjudikatzaileak emandako informazioa bat dator SPKLk eskatutakoarekin. Hizkuntza-eskakizuna: kontratatutako zerbitzuaren erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak gauzatzeko beharrezkoa, dagokion administrazioari eska dakizkiokeen hizkuntza-baldintzen antzekoak, pertsona bakar batek emandako zerbitzua, klausularen proportzionaltasuna, klausulak ez du subrogazioa eragozten, subrogazio-betebeharrak ez dakar bertan irautea, botere esleitzailea ez dago kontratu berriaren xedea konfiguratzeko aurreko kontratuekin lotuta.