Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

2018-2019 ikasturteetan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 8_2017
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2017/01/30
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa; asoziazio profesionala, sozioen interes orokorretan eta partikularretan eragiteko asmoa. Helegitea aurkezteko epea, lizitazio-iragarkia EBAOn argitaratu beharreko kontratu baten pleguak inpugnatzen direnean. Espedientea premiaz tramitatzea; aldea dago premiazko deklaratuta lortzen den epe-murrizketaren eta lehiari eta interesatuei eragindako kaltearen artean, euren eskaintzak prestatzeko eta aurkezteko denbora laburragoa baitute, premiazkoa izatearen deklarazioaren eta eskaintzak irekitzeko ekintzarako ezarritako epe luzearen arteko inkontsekuentzia. Eskaintzak aurkezteko epea kalkulatzea; iragarkia EBAOra bidaltzen denetik, eta ez Kontratazio Publikorako Plataforman argitaratzen denetik. Esleitzeko irizpidea; irizpide zuzena, ez delako oztopo ikuskatzeko. Sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiri negatiboa eskatzea; ez da habilitazio profesionala edo enpresariala, baizik eta kontratua exekutatzeko baldintza. Preskripzio teknikoak; hutsegiteak pleguetako informazioan.