Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Lazkaoko Arau Subsidiarioak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legera egokitzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria idazteko laguntza teknikoa.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 91_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/05/20
  • Esleitzailea: Lazkaoko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Esleipen-irizpideak: irizpidearen lurraldetasuna, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) emandako zerbitzuen balorazio esklusiboa, zeharkako onura EAEn jatorria edo helbide soziala duten lizitatzaileentzat, baldintza horiek bete behar ditu zerbitzuak libreki emateko eskubidea egikaritzea eragozten edo gutxiago erakargarri egiten duen neurri batek, irizpidea ez da egokia bilatzen den helburua lortzeko, eta hori lortzeko beharrezkoa dena baino haratago doa, lehiaren eta sarbide librearen kalte gutxiago eragiten duten bitartekoen bidez lor daitekeelako, lurraldeari lotutako arau-aniztasuna hirigintzaren berezkoa da, esleipendunari eska dakiokeen lanbide-prestazioari aplikatu beharreko testuinguru juridikoaren berri ematea eskatzen du, ez da 2/2006 Legea eta beste hirigintza-arau batzuk bereizten dituen inguruabar berezirik ikusten (eta ez da alegatzen), hirigintza-legezkotasunaren kontrola ez dagokio kontratistari, administrazio publikoei baizik. Ebazpenaren ondorioak: esleipen-irizpidearen deuseztapen partziala (lege autonomikoaren aipamena), irizpide bat baliogabetzeak esleipen-prozedura baliogabetzea dakar.