KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuZaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzuak hondartzetan eta irlan eta lagundutako bainurako zerbitzua ezintasunen bat duten pertsonentzat Donostiako Kontxako hondartzan
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 93_2019
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2019/05/16
- Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Baldintza agiriak. Sindikatu baten legitimazio aktiboa eraginkortasun orokorreko negoziazio kolektibo bat, greba bati amaiera eman ziona, pleguetan egikaritzerako baldintza bezala azaldu dadin eskatzeko, eta subrogazio-eskubidea duten langileen datu okerrak zuzentzeko. Ordezkaritza: ez da beharrezkoa egiaztatzeko errekurtso berezia jartzeko akordioa. Hitzarmen kolektiboak ez du hirugarrenen aurrean eraginkortasuna sortzen eta ezin da egikaritzerako baldintza bezala exigitu. Subrogazioa: subrogazio beharrik ez dago, eta enpresa hitzarmenak ezin du hirugarrenei inposatu.


