KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuArabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako presoen elikadurarako lehengaien hornidura
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 97_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/05/24
- Esleitzailea: Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Bazterketa. Kaudimena: kaudimenari buruzko inguruabarrek eskaintzak aurkezteko azken egunean egon behar dute, eta kontratua burutzeko unean iraun behar dute. Pleguek ezartzen dutenez, kaudimenaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskaintza aurkeztu zaien loteak hartu behar dira oinarritzat, eta ez esleipendun izateko proposatzen diren loteen zenbatekoa. Tratu-berdintasunaren printzipioa da hori. Proportzionaltasunaren printzipioak ez du prozeduraren arauak aldatzeko aukerarik ematen. Zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; aurkaratutako klausula ez da iluna, ezta anbiguoa ere; ez dago jasota hizbaketaren izaera kaltegarria baztertzeraino uler zitekeenik; ez dago erabateko deuseztasunerako arrazoirik.


