KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuINGURA online prestakuntza-plataforma mantentzeko zerbitzuak kontratatzea, AMS modalitatean
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 97_2026
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2026/06/04
- Esleitzailea: EJIE
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Baztertzea. Segurtasun Eskema Nazionalaren (SEN) ziurtagiria eskatzea ABEEko enpresa guztiei, araudi espezifikoak ez du argitzen nola kalifikatu behar diren baldintza-agirietan SENen betekizunak; aurkaratutako kontratuaren baldintza-agirietan ez da kaudimen-baldintzatzat hartzen, kontratua gauzatzeko baldintzatzat baizik; baldintza-agiriek argi eta garbi eskatzen diote SENa prestazioa ematen parte hartzen duen operadore ekonomiko bakoitzari, baldintza-agiriek berariaz aurreikusten dute SENen betebeharrak betetzen ez dituen lizitatzailea baztertzea, eta ezin da mailakatu erabakiaren proportzionaltasuna. Baldintza-agirien aurkako zeharkako errekurtsoa: ez dago halakorik, ez dago klausula anbiguorik, ez erabateko deuseztasun-akatsik


