KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuTxorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten sei udalerrietako (Larrabetzu, Lezama, Loiu, Derio, Sondika eta Zamudio) kaleak garbitzeko eta etxeko hondakinak bildu, garraiatu eta kudeatzeko zerbitzuak ematea.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 98_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/05/24
- Esleitzailea: Txorrierriko Mankomunitatea
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Prezioen berrikuspena: legez ezarritako epean errekurritu ez den pleguetako klausula bat epez kanpo aurkaratzea, ez da egiaztatzen estipulazioak errekurtsogileari kalterik eragiten dionik, prezioen berrikuspena lizitatzaileen aldeko klausulatzat hartu ohi da, ezin da alegatu klausula onartzeko prozedura zuzena zela, ez dago benetako interes legitimorik, legezkotasun kontua besterik ez da. Kontratazio-mahaia: mahaiaren osaera toki-erakundeetan, mahaiaren eraketa okerra. Esleipenaren arrazoia: esleipenaren oinarri den txosten teknikoa sinatu ez izanaren garrantzia, Mahaiak balorazio propiorik ez izatea, kanpoko enpresa baten txostenaren balioa, Mahaiak eskaintzak baloratzeko eskumena izatea, motibazioa nahikoa ez izatea, Mahaiak ez duelako balorazio propiorik egiten. Bazterketa: proportzionaltasun-printzipioa, baztertzeko arrazoia argi eta garbi ondorioztatu behar da pleguetatik; inpugnatutako proposamenak ez ditu pleguak urratzen, eta baldintza-agirietan ezarritako esleipen-irizpide bati bakarrik erantzuten dio. Ebazpenaren ondorioak: prozeduraren atzeraeragina, mahaiak kontratua modu justifikatuan esleitzea proposa dezan, egintzen kontserbazioaren irismena eta izapideak.


