KPE
Ohar garrantzitsua! Berritasuna Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroko ziurtagiria automatikoki berritzean.
Argitalpen-data:
2024ko irailaren 24tik aurrera, erantzukizunpeko berariazko adierazpena eta egiazkotasun-adierazpena sinatu beharko dira berritze automatikoko prozesua hasteko.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroko ziurtagiria iraungi baino hilabete lehenago, enpresak jakinarazpen digital bat jasoko du Nire Karpetan, berritzearen hasieraren eta berariazko adierazpena sinatzeko egin beharreko urratsen berri emateko.
2024ko irailaren 24a baino lehen izapidetzen ari den berritze bat duten enpresek ez dute berariazko adierazpenik sinatu beharko.