Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Botere adjudikatzaileak

Elkarreragingarritasuna

Elkarreragingarritasunari esker, beste administrazio publiko batzuekin jar daiteke kontaktuan, intereseko informazioa eskuratzeko edo prozesuak errazteko eta dokumentazio erredundatea bidali beharrik ez izateko.

Gaur egun, gure plataforman elkarreragingarritasun-zerbitzua erabiltzen dugu Lizitatzaileen Erregistroan (ziurtagiria automatikoki berritzeko), Kontratatzailearen Profilean eta Kontratuen Euskal Erregistroan (REVASCON).

Elkarreragingarritasuna deritzo informazio-sistemek eta sistema horiei euskarria ematen dieten prozedurek duten gaitasunari datuak partekatzeko eta informazioa eta jakintza elkarrekin trukatzeko. Beharrezkoa da administrazio publikoen arteko lankidetzarako, garapenerako, integraziorako eta zerbitzuak elkarrekin emateko; politika publikoak aurrera eramateko; printzipioak eta eskubideak egikaritzeko; teknologia transferitzeko eta aplikazioak berrerabiliz eraginkortasuna hobetzeko; zerbitzu berriak gaitzen dituzten aplikazioen arteko lankidetzarako. Horrek guztiak administrazio elektronikoa eta informazioaren gizartea errazago gara dadin laguntzen du.

Administrazio publikoen arloan, herritarrek administrazioekin baliabide elektronikoak erabilita komunikatzeko eskubidea dutela finkatu denez, berekin dakar administrazioen obligazio korrelatiboa. Obligazio horren premisak dira: alde batetik, beharrezkoak diren baldintzak sustatu beharra askatasuna eta berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin, eta, bestetik, neutraltasun teknologikoaren printzipioa guztiz gauzatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenera egokitzea zailtzen edo galarazten duten trabak kentzea; horrekin bermatuko litzateke herritarrek askatasuna izango dutela dauden aukera teknologikoen artetik beren aukera egiteko, eta aurrerapen teknologikoak garatzeko eta ezartzeko askatasuna izango litzatekeela merkatu librean.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak protagonismoa aitortzen dio elkarreragingarritasunari, eta aipatzen du, elkarreragingarritasunaz ari garela, arau-aurreikuspenak komunak izan beharko liratekeela eremu horretan, eta horrenbestez, Estatuak arautu beharrekoa.

Azken aldaketako data: