Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Lemoako Abadetxea kultur zentro berria altzari, gortina eta ikus-entzunezko materialez hornitzeko

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 129_2020
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2020/10/02
  • Esleitzailea: Lemoako Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Iragarkia eta pleguak. Legitimazio aktiboa: enpresa lizitatzaile potentzial batek du pleguak eta iragarkia aurkaratzeko, nahiz eta eskaintzarik aurkeztu ez, eta ez da beharrezkoa egiaztatzea kalte zehatz bat, errekurtsoa baiesteak konpondu egingo lukeena. "Gauza epaitu administratiboa": ezin da onartu lehenago planteatu ahal izan zen errekurtso-arrazoirik. Adjudikazio-irizpideak: balio-judizioaren mende dauden irizpideak; aurkaratutako irizpideek ez dute diskrezionalitate-marjina hain handia ematen, non botere esleitzaileak kontratua libreki esleitzea ahalbidetzen duen; funts partzialki arautu hori nahikoa da, normalean arduratsuak eta informatuak diren operadore ekonomikoek era berean uler dezaten irizpidea; atalase baztertzailea duten esleipen-irizpideak, ez dago arrazoirik modu arbitrarioan aplikatuko direla baieztatzeko; esleipen-irizpide horrek ez du baloratzen kontratua zabaltzea. Berme-epea, fabrikatzailearen ziurtagiriak eransten ez badira, ez dago diskriminaziorik, botere esleitzailearen diskrezionalitatea irizpideak konfiguratzeko