KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuTolosako bide publiko jakin batzuetan (TAO) ibilgailuen aparkamendua kontrolatzeko, mugatzeko eta antolatzeko
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 155_2020
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2020/11/19
- Esleitzailea: Tolosako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: pleguen edukiak kontratua eskuratzea eragozten edo zailtzen diola alegatzen duen operadore ekonomikoak du legitimazio aktiboa, baita kontratuaren objektuaren zati bat baztertzeko eskatzen duenak ere, erabiltzaileek aukeratutako edozein operadorek libreki eman ahal izan dezan; kodeak ez du garrantzirik Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean (EJSN), kontratuaren xedearekin partzialki bat datorren xede soziala baita.
Lehia askearen printzipioa: lehia askearen printzipioa kontratuaren objektua konfiguratzeko ahalmen diskrezionalaren muga bat da; kontratuak lehia askea errespetatu behar du, baita esleipena lortu nahi ez duten operadore ekonomikoentzat ere; lehiari muga jarri behar zaio, kontratuaren xedean zerbitzu bat sartzeagatik eta adjudikaziodun ez diren operadoreek zerbitzua erabiltzaileen aukeran libreki ematea galarazteagatik; lehia murrizten duen neurriaren proportzionaltasuna: ez dago proportzionaltasunik
Neurriak lortu nahi duen helburua eta lehia askeari eragindako kaltea, hori lortzeko hain murriztaileak ez diren neurriak egotea Ebazpenaren ondorioak: aurkaratutako pleguak deuseztatzea, plegu berri batzuk egitea botere esleitzailearen nahierara, betiere lehia askea eta operadore ekonomiko guztien berdintasuna bermatzen badute.


