Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Hainbat ibilbidetako eskola-garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 155_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/10/20
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Kontratu baten pleguak aurkaratzea, KEAOk deuseztatu zituen baldintza-agiriak zituen beste kontratu baten ondorio dena, eta ez onartzea lehenago baliatu ahal izan ziren errekurtso-arrazoiak. Aurretiazko informazioaren iragarkia: borondatezkoa izatea, ez egotea ez da baliaezintasun-akatsa, lizitazio-iragarkiak bakarrik adierazten du botere esleitzailearen behin betiko kontratu-borondatea, SPKLren 28.4 artikuluaren mandatuaren irismena, kontratu-plangintzarako tresna, ez esleipen-prozedura arautzekoa, kontratazio-planaren eta aurkaratutako baldintzen arteko desadostasunen garrantzirik eza. Lotekako banaketa: kontratua loteka eratzeko diskrezionalitatea, ez dago loturarik aurreko kontratuen edukiarekin, errekurtsogileak ez du frogatzen botere adjudikatzailearen arbitrariotasuna. Prezioa merkatura egokitzea: doktrina orokorra; prestazioaren osagai garrantzitsuetako baten (erregaia) prezioaren aldakortasuna; gauzatze-aldi luze horretan, haien artean konpentsatuko diren kostu handiagoko edo txikiagoko faseak gerta daitezke, emaitza gisa prezio orokor egokia emateko; errekurtsogilearen kalkuluek ez dute egiaztatzen botere esleitzaileak diskrezionalitate teknikoaren mugak gainditu dituenik; errekurtsoaren ondorioetarako, ez da garrantzitsua industria-mozkina pleguetan agertzen den kostuaren banakapenean ez jasotzea, kontzeptu hori zenbait gastu-partida aintzat hartzeko erabili den soberakinetik ondorioztatzen delako; prezioak berrikusteko klausularik eza legegileak ezarritako aukera bat da. Pleguetako klausula bat baliogabetzen zuen KEAOren ebazpen bat oker betearaztea: ez zen deuseztatu, errekurtsoa ez zelako ebatzi.