Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

DB02 linearako GFAk berariaz eskatutako 4 errefortzu egiteko autobus-zerbitzua kontratatzea, Euskotrenen baliabideekin egin ezin direnak.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 159_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/09/06
  • Esleitzailea: Euskotrenbideak - Ferrocarriles Vascos, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baztertzea. Errekurtso berezia jartzeko epea: egintzaren aurkaratze-bideari buruzko informazioa, hain zuzen ere, egintzaren jakinarazpenean jaso behar da, eta ez beste dokumentu batean (kontratatzailearen profila edo pleguak, esaterako); aurkaratze-bidea ez betetzeak esan nahi du errekurtsoa epearen barruan aurkeztutzat jo behar dela, aurkezten den eguna edozein dela ere. Pleguen aurkako zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; aurkaratutako klausula ez da iluna edo anbiguoa, klausularen ustezko izaera kaltegarria ulergarria zen, ez zen argibiderik eskatu, ez dago erabateko deuseztasun-arrazoirik, SPKLren tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa ez da Konstituzioaren 14. artikuluan jasotako berdintasunaren parekoa, aurkaratutako irizpideak zuzen aplikatu dira objektibazioaren bidez, kontraesankorra da balorazioaren arbitrariotasuna salatzea eta ebaluazioa objektiboa izan dela kexatzea. Arrazoia: errekurtsogileak puntuaziorik onena lortu zuen esleipen-irizpide baten aplikazioa ez dagoela arrazoituta dioen erreklamazioa ez da garrantzitsua, bere bazterketa zuzena izan zela baieztatu delako.