Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Eskola-garraioko zerbitzua, hainbat ibilbidetarako, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, gidariarena barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetara (Arabako Lurralde Historikoan dago).

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 198_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/12/16
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta aurkaratzeko arrazoien aniztasunagatik. Ibilgailuek erregai alternatiboak erabiltzera behartzen duen exekuzio-baldintza: betebeharrak ez die eragiten zerbitzu-kontratuei, baina bai erabiltzaileei diskriminaziorik gabe eta etengabe eskaintzen zaizkien bidaiarien garraio publikoko zerbitzuen emakidei. Operadore ekonomiko bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurura mugatzea: lege-betekizunak; eskaintza ekonomikorik onuragarrienaren printzipioaren salbuespen legegilea, espedientean ez dago justifikaziorik, muga baliozkoa izateko baldintza bat falta da, eta ondorio horietarako ezin da epez kanpo justifikatu errekurtsoari erantzuteko txostenean. Loteen esleipenak antolatzeko irizpideak, lizitatzaile bat pleguetan adierazitako gehieneko lote-kopurua baino lote gehiagoren esleipendun izan daitekeenean: ez da egiaztatzen aukeratutako irizpidea objektiboa ez denik edo diskriminatzailea denik. Kontratua sortatan konfiguratzeagatik sortutako segurtasun juridikorik eza: ez da egiaztatzen. Ebazpenaren ondorioak: operadore bat esleipendun izan daitekeen loteen mugaketaren justifikaziorik ezak baldintza-agiriak baliogabetzea eta lizitazioa ezeztatzea dakar, eta ez da baldintza-agiri berri batzuen gaineko aurreiritzirik ematen, bere garaian alegatu daitekeen motibazioa ikusita.