KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 212_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/12/22
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta hedaduragatik, eta horietako bat beste pertsona batek ebatzi behar duelako (abstentzioa). Preskripzio teknikoak: legez eskatutakoa baino preskripzio tekniko handiagoa, "Sartzeko oztopoak", doktrina orokorra, ez da behar bezala justifikatutzat jotzen, eta baldintza hori esleipen-irizpide gisa eratu liteke. Erabilera orokorreko zerbitzu publikoei atxikitako ibilgailuak kontratuari atxikitzeko debekua; klausula hori aurreko kontratuetan ageri da, eta aurkaratuan ezabatu egiten da, diskrezionalitate teknikoa kontratuaren xedearen konfigurazioan; ez da egiaztatzen klausula berriak lizitatzaile batzuei arrazoirik gabe kalte egiten dienik, lege-babesik gabeko lehia murrizten duen neurria baita. Ezin da eskatu diskrezio-erabaki bat inguruabar zehatzen aurrean aldatu gabe mantentzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: merkatura egokitzea eta kostuak banakatzea, doktrina orokorra; ez da alegatzen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua edo tarifak nahikoak ez direnik, ezin da eskatu kostuen banakapenak egitura zehatz bati jarraitzea, ezta gastu espezifiko bakoitza, arrisku eta mentura printzipioa, xehetasunez banakatzea ere. Langileen subrogazioa: kontratuan ez dago subrogatzeko betebeharrik. Erreserbako ibilgailua erabiltzeko aldez aurreko baimena: itunak egiteko askatasuna, ez dago legezko arau-hausterik. Langileen esperientzia: klausula kontraesankorrak, gardentasun-printzipioak botere esleitzailearen borondatearekin bat ez datorrena deuseztatzea eskatzen du. Lizitatzaile bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurua mugatzea; betekizunak; mugaren baliozkotasunean eragiten duen motibaziorik eza; ezin da onartu errekurtsoari erantzuteko botere esleitzailearen txostenean jasotako epez kanpoko motibazioa. 10-25 plazako modulua zehaztea: ez da agindu tekniko murriztailea. Kontratu-dokumentazioa: egitezko errorea. Gidatze eraginkorrari buruzko prestakuntza saritzen duen esleipen-irizpidea: kontratua gauzatuko duten langileen kualifikazioa baloratu daiteke, baldin eta prestazioaren kalitatearen erabakigarria bada. Drogen eraginpean gidatzeko debekua: errekurtsogileak klausula bat erreklamatzen du, eta klausula horren edukia dagoeneko bermatuta dago kontratua gauzatzeari aplika dakiokeen arau juridiko batean. Ebazpenaren ondorioak: lizitatzaile berak lor ditzakeen lote-kopurua mugatzeko arrazoirik ez izateak baldintza-agiriak baliogabetzea eta lizitazioa ezeztatzea dakar, baina ez du aurrez juzgatzen KEAOk plegu berrien edukiari buruz eta, hala badagokio, ematen den arrazoiari buruz duen iritzia.


