Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Bidasoa ESIrako ikuztegi zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 226_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/12/01
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek kontratu baten plegu batzuk aurkaratzeko du, uste baitu ez dela justifikatzen baliabide propiorik ez izatea eta zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak urratzen direla. Justifikazio zabal horrek indargabetu egiten du SPKLk zerbitzuak baliabide propioekin ematea nahiago izatea, baliabide propioekin prestazioa bere gain ez hartzeko aintzat har daitezkeen arrazoiak (amortizagarriak ez diren ekipo garestiak eskuratzeko beharra, zailtasun tekniko eta legal neurrigabeak...), kanpora ateratzeko erabakia botere esleitzailearen diskrezio-ahala da (behin kontratazioaren motibazioak eta negoziazio kolektiboko akordioekiko errespetuak eratutako funts arautua salbatuta), ez da ikusten diskrezionalitate teknikoaren mugen urraketarik, ez dago botere esleitzailearen zerbitzuak errekurtsogileak eskatutako moduan eta irismenarekin antolatzeko legezko betebeharrik; kontratuak negoziazio kolektiboko erabakiak errespetatzen ditu, zerbitzua akordio horien aurretik kanporatu zelako. Fede txarra edo ausarkeria: ez da bidezkoa zehapena ezartzea, errekurtsoa legezko argudioetan oinarritzen da.