Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

EAEko familiako zaintzaileei laguntzeko programa bat diseinatzea eta ezartzea, mugikorretarako edo tabletetarako aplikazio baten bidez ? NextGenerationEU

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 36_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/02/23
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Bazterketa. Kontratazio-mahaia: SPKLren Mahaiaren osaerari buruzko arauek ez dute oinarrizko izaerarik; Mahaia behar bezala eratuta dago autonomia-erkidegoko legediaren arabera; Kontrol Ekonomikoko Bulegoko (KEB) kidea bertan dago; ez du garrantzirik baldintza-agirietan KEBeko kide izendatutako pertsonak eta Mahaiko bilkuretara bertaratu denak bat ez etortzeak, organo eskudunak izendatu duena bertaratu delako. Kaudimena: zuzentzeko errekerimendu orokorra, zehaztasunik eza ez da garrantzitsua, errekurtsogileak badakielako zergatik baztertu diren; negozio-bolumena edo -zifra, kontzeptu ekonomikoa, kontabilitate-araudia, dirulaguntzak ez dira normalean zenbatzen "negozioen urteko zifraren zenbateko garbian", salbu eta saldutako produktu-unitateen edo emandako zerbitzuen arabera banaka emandako dirulaguntzak, errekurtsogileak berak eta kaudimena osatzen duten enpresek ulertu dutelako dirulaguntzak ez direla salmenta-zenbatekoen parte, dirulaguntzak emateko erabakietatik ez da ondorioztatzen emandako zerbitzuaren prezioaren parte direnik; kaudimen ekonomiko eta finantzarioa enpresa lizitatzailearen bi administratzaile solidarioenarekin integratzea, lizitatzaile batek ezin du kaudimena egiaztatu bere EKABn adierazi ez bezala. Proposamenak zuzentzea: ezin dira zuzendu formalki zuzena den dokumentu baten froga-gabeziak. Errekurtsoaren ebazpenaren ondorioak: KEAOk ezin du espedientea orokorrean berrikusi, errekurtso bereziaren izaera, kongruentzia-printzipioa.