Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Barakaldoko San Eloy Ospitaleko elikadura-zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 3_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/01/08
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek du baldintza-agiriak aurkaratzeko, kontratatutako zerbitzua kanpora ateratzeak botere esleitzaileko langileei beren kategoriari dagozkion zereginak egitea kentzen dielako. Legitimazio hori ez dator bat kontratua gauzatzean langileen betebehar sozialak edo lanekoak urratzeko aukerarekin (halakorik ez dago). Kanpora ateratzeko motibazioa: langile propio kualifikatuen eta baimenduen gabezian oinarritutako motibazio nahikoa; lanbide-kategoria bat izate hutsak ez du esan nahi kategoria horretako langileek gaitasun teknikoa dutenik, oro har, eslei dakizkiekeen zereginetarako; ez dira aldatzen langileei esleitutako eginkizunak; botere adjudikatzailearen erabaki diskrezionala; botere esleitzailea ez dago behartuta errekurtsogileak eskatzen dituen giza baliabideak antolatzera.