KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuUPV/EHUko campusetako, zentroetako eta bulegoetako segurtasun eta zaintza zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 47_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/03/08
- Esleitzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Errekurtso-bidean dagoen espedienterako sarbidea: ez da onargarria errekurtsogileak berak bere proposamenean konfidentzialtzat jo duen lehiakide baten eskaintzari buruzko dokumentazioa eskuratzea eskatzea. Mahaiaren arrazoiek eta aktek aukera ematen dute jada errekurtso oinarritu bat jartzeko. Eskaintza ekonomiko sinbolikoa: baldintza-agiriek ez dute debekatzen, eta ebaluazioa aurreikusitako formulara egokitzen da, ezin da balorazio-alderdirik sartu irizpide automatiko batean; lege-iruzurrik ez egotea, lizitatzaileak ezin dira zigortu eskaintzaren puntuazioa optimizatzeagatik, baldintza-agiriek berek eragindako jokabideagatik, ez dago ordenamendu juridikoaren aurkako emaitzarik, eskaintzaren sendotasunaren aldeko argudioak, ez da enpresa-praktika desegokia, ez dago merkataritza-prezio arruntik. Eskaintza anormalak: eskaintza osoaren gainean ikusi behar da anormaltasuna, ez dago banakako prezio unitario edo partzial anormalik, proposamenak ez du anormaltasun-susmorik eta ezin da dagokion prozedura hasi. Gardentasun-printzipioa: ez da egiaztatzen baldintza-agirietan anbiguotasunik edo kontraesanik dagoenik; balorazio-formula pleguetan ageri zen, eta haren funtzionamenduaren simulazioa jasotzen zuen.


