Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Barakaldoko Udal mugartean kale-garbiketa egiteko eta hiriko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 57_2026
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2026/03/12
  • Esleitzailea: Barakaldoko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baztertzea. Nahitaezko gutxieneko atalasea adjudikazio-irizpideetan; doktrina orokorra, ez da beharrezkoa entzunaldiaren izapidea egitea baztertu aurretik, lizitatzaileari aukera emateko bere eskaintza argitzeko edo justifikatzeko, eskaintzak ez du argitu beharreko akats materialik edo anbiguotasunik; adjudikazio-irizpideen funtzioa proposamenen arteko alderaketa da, preskripzio teknikoekiko eta kaudimen-irizpideekiko aldea. Diskrezionalitatea eta motibazioa balio-judizioari lotutako adjudikazio-irizpideen aplikazioan; doktrina orokorra, berezitasunak atalase baztertzaile bat dagoenean; motibazioa nahikoa da; ez da nahitaezkoa azpiirizpideen «ex post» haztapena egitea, ezta puntuazioa azpiirizpideen arabera banakatzea ere, baldin eta hainbat baldintza betetzen badira (definitutako irizpidea ez aldatzea, jakinez gero eskaintzen prestaketan eragina izan zezaketen elementurik ez sartzea eta diskriminaziorik ez egotea), botere adjudikatzaileak adjudikazio-irizpideen balorazio-metodoa hartzeko duen askatasuna, balio-judizioari lotutako irizpideetan ez da nahitaezkoa proportzionaltasun-arauak edo beste baremo matematiko batzuk betetzea, ebaluatzaileari ezin zaio eskatu laburpen zehatz bat egitea eskaintzaren xehetasun bakoitza ebaluazioan nola islatu den, ezin da eskatu arrazoitzeak iruzkin positibo edo negatibo bakoitzaren pisu espezifikoa adieraztea; irizpide diskrezionalen oinarri arautua errespetatu da, errekurtsogileari dagokion froga-karga, ez dago eskaintzarik onenari ahalik eta puntuaziorik handiena emateko betebeharrik, botere adjudikatzaileari dagokion diskrezionalitate-tartea, proposamenei ezin zaie eskatu baldintza-agirietan aurreikusita ez dauden baldintzak, ezin da eskatu definitutako konpromisoak eta etorkizunean zehazteke dauden jarduketak berdin baloratzeko.