Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Osakidetzaren Asistentzia Sareko Zentroetako Erradiodiagnostiko Instalazioetan Segurtasunaren Arloko Ebaluazioak eta Kalitate Irizpide Normalizatuak Egiteko Zerbitzuak Kontratatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 58_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/03/27
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa du erakunde sindikal batek kontratu baten pleguak aurkaratzeko, uste baitu negoziazio kolektiboaren ondoriozko akordioak urratzen direla, eta akordio horiek zerbitzuen kanporatzea mugatzen dutela, botere esleitzaileak baliabide propio egokiak dituelako eta kanpoko baliabideetara jotzea justifikatzen ez delako; kanpoko bitartekoen baliabidearen justifikazio egokia; ez dago erabateko betebeharrik langile kualifikatuak behar duten edozein zerbitzuri esleitzeko; langile propioak zeregin jakin batzuetara lehentasunez esleitzeko aukera; zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak; akordioen irismena eta edukia; kanporatzea mugatzearen helburua; akordioaren indarraldiaren hasiera-datan kanpora atera ez den jarduera; ez da ikusten kanpora ateratzeko debeku orokorra saihestea ahalbidetzen duen aparteko inguruabarrik.