Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

2021-2023 urteetan zehar udal eraikinak eta bulegoak garbitzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 5_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/01/10
  • Esleitzailea: Irungo Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Kontratua luzatzea. Aurkaratzeko moduko egintza: kontratua luzatzeko ebazpen bat aurkaratu daiteke. Errekurtso-egileak alegatu duenez, legez kanpoko esleipen berri bat da, SPKLren 29.4 artikuluan aurreikusitako kontratuaren indarraldiaren luzapen baten estaldura formalarekin. Esleipen-prozedura bat ez izapidetzea, legez nahitaezkoa ez delako, aurkaratzeko moduko erabakia da, eta KEAOk bere eskumena zehazten duenean, botere esleitzaileak aurkaratutako egintzari ematen dion izenak ez du lotzen, eta bai, ordea, negozio juridikoaren izaerak, kontratu-legeriaren arabera. Kontratuaren ezohiko luzapena, kontratu berria formalizatu ez denean (SPKLren 29.4 artikulua): kontratu berria formalizatu ez izana ezin zaie egotzi esleipen-prozeduran kontratazio-organoak aurreikusi ezin dituen gertakarien ondoriozko gorabeherei (ez zen beharrezkoa esleipen-prozeduraren hasiera atzeratzea hitzarmen kolektibo berria sinatu arte), ezin da aurreikusi gabe utzi hitzarmen berriaren sinadura atzeratzea eta behin sinatuta atzeraeraginezko ondorioak izatea, gorabeherak ez dira esleipen-prozeduran gertatzen eta prozedura horren aurrekoak dira); ez da betetzen lizitazio-iragarkia jatorrizko kontratua amaitu baino gutxienez hiru hilabete lehenago argitaratzeko betekizuna, lizitazio-iragarkia ezin da ordeztu ondorio horietarako aurretiazko informazioarekin; zerbitzu-kontratu bat zuzenean esleitzea, aldez aurreko prozedurarik gabe, eskubide osoko deuseztasunarekin. Ebazpenaren ondorioak: KEAOk ezin du onartu botere esleitzailea beste luzapen-ebazpen bat ematera behartzeko asmoa, prestazioa gauzatzeko baldintza berriekin, botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko beharrezko egintzak hartzeko; prestazioa ziurtatzeko egindako gastu guztiengatiko kalte-ordaina, errekurtsogileak jurisprudentzia- eta administrazio-doktrina bat alegatzen du, baina ez du kostu, kalte edo gastu zehatzik alegatzen, eta ez dago jasota, ezta ere, ordain daitezkeen zenbateko edo kontzeptuen gutxi gorabeherako zehaztapena.