Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

TRANSPORTE SANITARIO EN AMBULANCIAS NO ASISTENCIALES, CONVENCIONALES Y TRANSPORTE COLECTIVO EN EL AREA DE SALUD DE BIZKAIA Y ARABA

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 64_2017
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2017/05/30
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Kontratuaren prezioa: prezioa merkatuaren araberakoa izan dadila dioen mandatuaren irismena, doktrina orokorra; errekurtsogilea egun zerbitzua ematen duena da, aurkaratzen duen zenbatekoagatik baino gutxiagoagatik, zerbitzu beragatik eskaintza merkeagoak egin dituela ageri da, lizitaziori egindako bi eskaintza ageri dira, horietako bat errekurtsogilea parte den Enpresen Behin-behineko Elkartearena (EBE); ez dirudi ageriko akatsik egon denik aurrekontuak egitean, errentagarritasuna txikiagotzen duten egoerak enpresa-arriskuaren parte dira. Isuna greba eginez gero: klausularen helburu bakarra kontratistak eman ez dituen zerbitzuengatik ordainsaririk ez jasotzea da, ez dio eragiten greba-eskubideari. Egikaritze-baldintzak: langile langabeak kontratatu behar dira; ezin da hainbat kasuri buruzko instrukzio orokor baten kopia hutsa den kontratu-klausula bat sartu, kontratu zehatzari aplikatu nahi zaiona zein den zehaztu gabe, anbiguotasun horrek estipulazioaren aplikazioa botere esleitzailearen erabakiaren esku uzten baitu; langileei jangela edo atseden hartzeko lekuak emateko beharra; pleguak legeria aplikagarria jaso baino ez du egiten, baliogabetasunik ez dakarren teknika juridikoaren hutsunea da hori. Indarraldia: inbertsioak eta hasierako gastuak errentagarri egiteko indarraldia ez dela egokia aurkaratu da, merkatuaren araberakoa izatearekin lotura, doktrina bera aplikatzea. Kaudimena: ezin da neurriz kanpokotzat jo legegileak besterik ezean ezarritakoa bezalako kaudimen-atalase bat. Ebazpenaren ondoreak: lizitazioari ez, baizik eta kontratua egikaritzeko alderdi partzial bati dagokion klausula bat deuseztatzea, ez dago atzeraeraginik, kongruentzia uziarekin, errekurtsogileak jada aurkeztu du eskaintza eta ezerezteak kalte egingo lioke.